Sukaldeko leihoak bizitzaren ikuspegi berri bat oparitu dit. Hari esker, auzokide batzuen laguna egin naiz sekula lagunik izan ez dudan hau. Konfinamendua bukatuta, haien etxera gonbidatuko naute seguru asko. Agorofobia gainditzen dudanean pentsatuko dut zer erantzun.#GEUElkartea