Realak bolada onean segitzen du. Txuri-urdinek 2-1 irabazi diote Levanteri, eta ligan lau partida jarraian irabaztea lortu dute. Oskarssonek eta Turrientesek sartu dituzte golak.
berria.eus/kirola/realak-bol…
Zabalak Peñari irabazi dio, eta finalaurrekoetara sailkatu da. Neurketa parekatua jokatu dute, baina 12-13tik 12-20ra egin duen tartean erabaki du lehia errioxarrak. Unai Laso txapelketatik kanpo geratu da.
berria.eus/kirola/zabalak-pe…
Netanyahu eta Eisenkot, nahi eta ezin. Israelgo Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte etzi, eta aurrez aurrekoa izango da: Benjamin Netanyahu lehen ministroa Gadi Eisenkot armadako jeneral ohiaren kontra. Litekeena da ez bataren eta ez bestearen blokeek gehiengo osorik ez lortzea.
berria.eus/mundua/israelgo-h…
Athleticek egurra eman dio Getaferi. Zuri-gorriek hasi eta buka izan dute kontrolpean partida. Berenguer, Iñaki Williams, Paredes eta Yuri izan dira golegileak, eta debuta egin dute Imgak eta Bizkaik.
berria.eus/kirola/athleticek…
🗣 <b>Sara Plaza Casares eta Patricia Reguero Rios</b>. Abusuak pairatutako umeek eta ama babesleek jasaten duten indarkeria instituzionala agerian utzi dute bi kazetariek liburu batean. Auzitegietan eta gizartean hala haurrei nola andreei buruz dauden estereotipoak eta mitoak desegitera deitu dute.
berria.eus/euskal-herria/ait…
🗣 <b>Anelle Sheline</b>. AEBetako Estatu Departamentuan lan egin zuen, baina, ikusirik agintariek zer erabaki hartzen zituzten Palestinako auzian, kargua utzi zuen 2024an.
berria.eus/mundua/aebek-ez-z…
✍🏼 Urtzi Urkizu: 'Bizkaiko Foru Aldundiak babestua'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/komunikazioa/anal…
Gure Eskuk «nazio sena indartzeko jauzi bat» aldarrikatu du. 'Zazpi jauziz, herri bat' ekimena egin dute Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. «Olatu erreakzionarioaren aurrean, gure erantzunak eraikuntza izan behar du: Euskal Herria eraiki, eskubideak eraiki eta demokrazia eraiki», adierazi dute.
berria.eus/euskal-herria/gur…
Harrerak ematen duen bizitza. Adingabeko migranteei harrera egitea du xede Nafarroako Gobernuaren eta Berriztu elkartearen Harrera proiektuak. Erakundetzeari hautabidea emateko sortu zen.
berria.eus/lurraldeak/nafarr…
🗣 <b>Natacha Chetcuti</b>. Ezagutza Kokatuen Jardunaldiak eginen dituzte Bidarrain urriaren 27tik 30era. Chetcuti soziologoa antolatzaileetariko bat da: lesbianismoaren eta kartzelaren inguruan lan egin du. Jakitatea artearen bidez zabaldu nahi dute jardunaldietan.
berria.eus/lurraldeak/ipar-e…
✍🏼 Arantza Gutierrez Paz: 'Liburu planetak'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/komunikazioa/anal…
Ikusgarria izan da egindakoa, eta ikaragarria bizitakoa. Aitor Erauskin Euskadiko Euskal Pilota Federazioko kirol zuzendariak balorazio «bikaina» egin du euskal selekzioak Munduko Txapelketan egindakoaz. Haren ustez, «talde izaera oso sendoa» eraiki izanari esker lortu dituzte horren emaitza onak.
berria.eus/kirola/ikusgarria…
✍🏼 Itxaro Borda: 'Bertso bulimia'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/bira/bert…
✍🏼 Iratxe Retolaza Gutierrez: 'Lehia literarioak'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/lehia-lit…
✍🏼 Aitor Garmendia Etxeberria: 'Arpilatu Louis Vuitton!'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/mundua/arpilatu-l…
✍🏼 Onintza Enbeita: 'Ezkerra eta eskuina'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/berben-po…
✍🏼 Oihana Arana: 'Duda teknikoa'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/jira/duda…
Oligarkak zergapetzeko ideiak Kaliforniatik AEBetara jauzi egin du. Azaroan bozkatuko da Kalifornian mila milioi dolarretik gorako ondareei aldi bakarreko %5eko zerga ezarri ala ez. Aberatsenak kontrako kanpainan ari dira, baina ideia zabaltzen ari da AEBetan, oligarken dirutzak eta boterea handituz doazen hein berean.
berria.eus/ekonomia/oligarka…
🗣 <b>Koro Santesteban</b>. 1988an hasi zen Santesteban Donostiako Zinemaldian lanean, eta 1997an hartu zuen prentsa arduradunaren kargua. Hartan egin du orain arteko bidea, eta egindako lan guztiaren aitortza gisa, Espainiako Zinema Akademiaren Komunikazio Saria eman diote aurten.
berria.eus/bizigiro/jendeak-…
Ekosistema txiki bat egituratze prozesuan, eta babes publikoaren beharrean. Josu Martinez eta Samara Velte EHUko ikerlariek azken hogei urteetako euskarazko zinemagintza aztertu dute liburu batean. Diotenez, sistema propio baten oinarriak jarri dira, baina ekoiztetxeak, banatzaileak, aretoak eta finantzaketa egonkorra falta dira.
berria.eus/kultura/ekosistem…
